1980tik|makilak egiteko artean|murgilduta

Alberdi makila
Alberdi makila
Alberdi makila
Alberdi makila
Alberdi makila
Alberdi makila
Alberdi makila

Euskal artisautza, makila

Iñaki Alberdi artisaua, 1980 tik daramatza makilak egiteko artean murgilduta. Zurarekin lotura estua izan du betidanik, txiki-txikitatik aita eta anaia tailerrean ikusi baitzituen, zura emeki-emeki lantzeko ahaleginetan.
Urte batzuk lehenago konturatu zen Iparraldean ez bezala, Bidasoaren alde honetan inork gutxik jarraitzen zuela makilak sortzeko usadioa, eta horrenbestez tradizio hori ia guztiz galduta zegoela.
Harrezkero urte asko jo eta ke aritu da lanean, eta, ahalegin horiei esker lortu du Iñakik euskaldunen makila tradizionala, euskal kulturaren ikur zaharrenetako bat, ahanzturatik erreskatatzea.
1991n, Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkunde Ofizialak diploma bat eman zion Iñakiri, artisau-lanean egin duen zeregina eta euskal kultura-ondarea aberastu eta iraunarazteko egindako ahalegina saritzeko.
Gaur egun, Beñat bere semeak mantentzen du ohitura, hirugarren artisau belaunaldi bihurtuz.

tailerra

Alberdi tailerra 1948 an sortu zuen aitak, Joxe, egur zizelkaria zana, bustoak, eraldikak, altzariak …
Iñaki Alberdiren makila tailerra bertan bizi den etxean (gurasoen etxea) dago kokatua.
Egurrezko tornuzil-barailak ditu, beste txikiago bat dauka zorro metalikoak lantzeko, eta apal batzuk, zeinetan bertan baitautza hagak. Tresna hauez gain, Alberdik esmerila, soldatzeko materiak bereziak, era askotako puntzoiak, mailuak, lima mota asko, eskoploak,... erabiltzen ditu.
Makila fabrikatzeko egin behar diren zeregin gehienak eskuz egiten ditu.