Ikur gisa|makilak zintzotasuna|justizia, errespetua eta agintea adierazten du

Makila euskaldunen bastoi tipikoa da, eta gizakia bezain zaharra da.

Garrantzi handiko elementua zen komunitate paleolitikoetan. Makilak begirunearekin eta boterearekin daukan lotura estua oso antzinatik dator. Historiaurreak utzi dizkigun hainbat makilaren jatorrizko funtzioa zein den oraindik ez da jakiten (interprete batzuen ustez, larruak gorputzean eusteko orratzak, ehiza-trofeoak, sorginkeriarako tresnak edo aginpidearen ikurrak ziren). Elur-oreinaren edo oreinaren hezurrez eginak daude, eta daukaten zulo-kopurua bat eta lau bitartekoa da. Tribuetako eta komunitateetako buruzagiak makilaren tamainaz eta dotoreziaz bereizten ziren askotan.

Makila eta antzinako Egiptoa.

Makilei dagokienez, noble egiptoarrek berekin eramaten zituzten egurrezko makila luzeak —120 eta 200 cm bitartekoak—, loto-loreez, begiez,... ederki apainduta. Pariseko Louvreko Museoan ale egiptoar eta hebrear batzuk ikusi ahal dira; horiek ere oso luzeak dira, kako edo bola batez errematatuak. Gainera, euskal makilaren inguruan hainbat errito ere sortu dira gure geografian. Hain zuzen ere Zuberoako eta Nafarroa Behereko ekialdeko euskaldunei zor diegu makilaren garapena, Prinioetako hegalean aurkitzen baitira makilak egiteko egur mota oparoena: mizpirondoa eta gaztainondoa, beste batzuen artean. Makila euskaldunon bastoi tradizionala da. Orain gutxi arte, Euskal Herriko jendearen janzkera tradizionalaren berezko osagarria izan da.

Ikur gisa, makilak zintzotasuna, justizia, errespetua eta agintea adierazten du.

Makila mizpirondo-zurezko bastoia da, malgua, begi askokoa eta gogorra, dotorea eta maitekiro landua, eta, jakina, eskuz egindakoa. Ikur gisa, makilak zintzotasuna, justizia, errespetua eta agintea adierazten du. Makila ezinbesteko laguna zen bide guztietan barrena ibiltzeko, eta, gainera, segurtasun-elementua ere bazen. Makilak bilakaera handia izan du historian zehar. Gure mendietako artzainek ere erabili zuten, baina garai hartan herri eta hirietan erabiltzen zirenak baino luzeagoak ziren. Zenbaitek makila babeserako arma zela uste badute ere, ezin daiteke esan eginkizun hori zuenik, eta izatekotan, eginkizun hori osagarria zen. Mende-hasierara arte, euskaldun orok, bidaian joateko edo pilota-partida bat ikustera joateko, gerriko gorria janzten zuen normalean, makila eskuan.

Makila euskaldunaren laguntasunaren ikur gisa oparitzeko ohitura antzinatik dator.

I. Mundu Gerraren ondoren, Foch eta Petain mariskalak eta Clemenceau presidenteak makila bana jaso zuten. Opari horiekin, Pirinioetako Iparraldeko euskaldunek beren eskertza adierazi zieten. Foch mariskalaren makilak Verduneko mapa zeraman eta haren gainean, hitz hauek: Hemendik ezin da pasa. Iñaki Alberdik jasotzen dituen eskaria gehienak opari gisa emateko dira. Oso egokiak dira enpresa-opari gisa emateko, norbait jubilatzen denean, ezkongai-agurretarako edo ezkontzetarako...

Haren eskuetatik oso famatuak direnentzako makilak atera dira.

Juan Pablo II. aita santuari larruzko makila bat oparitu zitzaion Loiolako basilikara abiatu zenean, orduko lehendakaria Carlos Garaikoetxea zela. Aita santu berak beste makila bat jaso zuen Arabako Ahaldun Nagusiaren eskutik, Arabako hiru moja dohatsu aitortu zirela-eta berau Vaticanora joan baitzen. Abagune hartan aita santuak jaso zuen makila ohorezkoa izan zen, zilarrezko heldulekukoa. Espainiako Erregeak bere izena zeraman makila bat jaso zuen 1986an, Deustuko Unibertsitatearen mendeurrena ospatzeko Bilbo bisitatu zuenean. Luzea da makila jaso duten pertsonaia ospetsuen zerrenda, batzuk esparru politikokoak, gizarte zein kirol esparruetakoak.

Makila, Euskaldunen sinboloa.

Eskatu zure makila pertsonalizatua eta jaso 10/15 egun barru.

Eskatu zure makila

Zalantzarik baduzu?

Idatzi edo deitu (+34) 943 631 086 telefonora
Astelehenetik ostiralera 7:00h - 15:00h