Makila|mizpirondo-zurezko bastoia da

Makila euskaldunen ohizkobastoia da. Bai ibiltarien laguntza, bai aginte eta begirunearen ezaugarri bezala erabilia.

Proceso de elaboración de la makila
Proceso de elaboración de la makila
Proceso de elaboración de la makila
Proceso de elaboración de la makila
Proceso de elaboración de la makila
Proceso de elaboración de la makila
Proceso de elaboración de la makila
Proceso de elaboración de la makila
Proceso de elaboración de la makila
Proceso de elaboración de la makila
Proceso de elaboración de la makila
Proceso de elaboración de la makila

Makila arreta handienaz eta mendez mende datorren teknikaz landutako bastoi dotorea da.

Zuraren erliebezko apaindurak, mizpirari basoan egindako ebakietatik datozko. Honela, zuhaitzaren adarretatik goradoan izerdiak ebakiak zeharkatuz, Makilaren adierazgarri diren marrazkiak sortzen ditu. Neguan moztu, azala labean kendu, kare biziz tindatu eta beroaren eraginez zuzentzen da. Behin makila prestatuz gero, behekaldea, eskuz eta arreta osoz landutako euskal motiboak dituen letoi, alpaka edo zilarrezko txintxola batez estaltzen zaio. Goikaldean adar azalezko kirtena darama, larruzko trentzatu batez ingurututako hodi baten bitartez sendotua. Ohorezko deritzaion Makilak, kirtena erabat alpaka edo zilarrez egina darama. Ohore egin nahi zaienpertsonei MakilabateskaintzekoohituradagoEuskalHerrian. Ezagutze personal edo profesional bezala, opari aproposa jubilazio, empresa mundu, ezkontza, Zorionak, etc… Merezimendu edozein gertakizunentzako.

Makila produktu herrikoia da baina baita pertsonai ospetsuen artean ageria, errege, aita santu, politiko, artista, kirolari etc. eta esanguratsuen artean, gure Lehendakarienak, Alberdi tailerrean eginak.

Makilaren zatiak

Makila Pomo

Eskutokia

Eskutokia, adarrez egina. Antzinean idiaren adarraz egiten zen.

Makila Casquillo

Goiko zorroa

Zorro batek eusten du larruzko heldulekua eta, aldi berean, zanpatu egiten du eskutokia. Zorro horretan grabatzen dira eskaintzak eta esaerak, jasotzailearen edo bezeroaren gustuaren arabera.

Makila empuñadura

Heldulekua

Heldulekua antxumearen larruaz estalitako hodi bat da. Antxumearen larruaz zerrenda batzuk egin ondoren, artisauak txikordatu egiten ditu, hodia estaltzeko. Hala ere, ohorezko makilaren heldulekua zilarrezkoa edo alpakazkoa da.

Makila estoque

Punta

Heldulekuaren azpiko punta altzairu erdoilezinekoa izaten da.

Makila madera níspero

Egurra

Mizpirondo egurra irudi bereziez apaintzen da. Mizpirondo arbolaren berezitasuna da artisauak bere azalean egindako zauriak sendatzen direnean, azala apaindu egiten dela, erliebe originalak sortuz.

Makila casquillo inferior

Zorroa

Makilaren beheko aldean beste zorro. Bertan, Euskal Grafiaren irudi tipikoak grabatzen ditu artisauak.

Makila punta

Muturra

Lurra ukitzen duen makilaren muturra altzairuzkoa izaten da.

Makilaren esaeran

Makilaren goiko zorroan espazio bat erabiltzen da bezeroak artisauari eskatutako esaera bat grabatzeko. Normalean eskaintza motzak izaten dira, hitz gutxikoak baina esanahi handikoak. Batzuk tipiko bilakatu dira, eta beste batzuk beren originaltasunarengatik nabarmentzen dira. Hauek dira makiletan irakurri ahal diren esaera batzuk:

Hitza hitz

Hitzemana zor

Ihes etsaiak

Nerekin beti zuzen

Nere bideko laguna

Nerekin inoren beldur

Nere laguna eta laguntza

Makila, Euskaldunen sinboloa.

Eskatu zure makila pertsonalizatua eta jaso 10/15 egun barru.

Eskatu zure makila

Zalantzarik baduzu?

Idatzi edo deitu (+34) 943 631 086 telefonora
Astelehenetik ostiralera 7:00h - 15:00h